2015eko azaroaren 4an, salbuespenezko epaitegi moduan jarduten duen
Audientzia Nazionalak Straight Edge Madrid taldeko 6 kide atxilotu
zituen. Atxiloketan euren eskubideak urratu ziren. Haien delitu bakarra
hauxe da: ideologia anarkista, beganoa eta droga-mota guztien kontrakoa
defendatzea. Ezagunak dira jardunaldi antiespezistak eta drogarik gabeko
festak antolatzeagatik, eta gazteentzako aisialdi-aukera alternatiboak
eta osasungarriak bultzatzeagatik. Operazio errepresibo haren
ondorioz, lau lagun aske geratu ziren, baina karguekin, eta 3.000 eta
10.000 euro arteko fidantzak ordainduta. Beste bi kide, ordea,
behin-behinekoz espetxeratu zituzten, fidantzarik gabe. Horietako bati,
Nahueli, FIES erregimeneko 3. artikulua ezarri zioten (arriskutsutzat
dituzten presoentzat pentsatua da neurri hori) eta horrek baldintza
bereziki gogorrak pairatu behar izatea eragin du: isolatuta egon da 30
egunez; animalia-jatorriko osagairik gabeko dieta edukitzea debekatu
diote; lekualdatu egin dute 24 ordu lehenago jakinarazteko beharra bete
gabe eta abar. Salbuespenezko neurri horien helburua garbia da: Nahueli
eragozpenak jartzea espetxeko egunerokotasunera ohitzeko. Hori guztia
gutxi balitz, gainera, deiak murriztu dizkiote, komunikazioak
kontrolatzen dizkiote eta gimnasioa erabiltzea debekatu diote.
Abenduaren erdialdera arte, prozesua sekretupean egon zen. Hortaz, eta
abokatuek ez zekitenez akusatuei zer delitu leporatzen zitzaien, horrek
urratu egin du atxilotuen eskubidea defentsa judizialerako. Bitxia da;
Erregimeneko hedabideek akusatuek edo abokatuek ez zakiten informazioa
zeukaten. Gaur egun, auzia instrukzio-fasean dago, eta ikerketa irekita.
SxE Madrid kolektiboaren aurkako ICE operazioa aldaketa sozialaren alde
konprometituta dauden gazteen aurka azken urteetan abiarazi diren
operazioetako bat da, beste bat. Disidentziaren kontrako jazarpen
ideologiko argia da hau, eta ziur gaude inputatuak errugabeak direla.
Horregatik, zera eskatzen dugu: Nahuel askatzea eta kasuan inplikatutako
beste guztiak absolbitzea.
NAHUEL ASKATU
PRESO POLITIKOAK ASKATU
ABSOLUZIOA BORROKATZEAGATIK AUZIPERATUTA DAUDEN GUZTIENTZAT
No hay comentarios:
Publicar un comentario